Ekonomia-jarduera indartzen du; izan ere, eraikuntza suspertzen du, turisten beharrak asetzeko enpresak sorrarazten ditu (hotelak, jatetxeak, saltokiak...), eta enplegua sortzen du jarduera horietan.
Garraio-azpiegituren hobekuntza sustatzen du, bai eta zerbitzu-hornikuntza ere.
Turismoei lehentasuna ematen zaienez, eskualdeen arteko desorekak handitu egiten dira.
Herrialde txiroetan inbertsio handiak egiten dira, atzerriko turismoa erakartzeko; baina inbertsio horiek tokiko biztanleen oinarrizko beharrak asetzeko erabil zitezkeen.
Turismoak sortzen duen enplegua, askotan, denboraldi baterako izaten da, lanaldi luzeak behar ditu, eta beti ez da ondo ordaintzen.
Ingurumenaren gaineko eragin handia izan dezake, eraikinek naturagunea aldatzen baitute, zabor asko sortzen baita, kostaldeko uren kutsadura-mailak gora egiten baitu, eta abar.
Behar-beharrezko baliabideen kontsumoak gora egiten du; esate baterako, uraren kontsumoak. Izan ere, zenbaitetan, golf-zelaietarako erabiltzen da, nekazaritzarako edo biztanleria hornitzeko erabili beharrean.
Gaur egun, lehen ez bezalako metodoak daude bidaiatzeko, beraz esan liteke bidaiatzea denen eskura dagoela. Agentzietatik haratago, badira merke bidaiatu ahal izateko moduak. Internetek ateak ireki dizkie diru asko xahutu nahi ez dutenei eta bidaiatzeko ekimen ugari topatu daitezke sarean. Ekimen hauek ez dira berriak, baina, krisia dela medio, gero eta jende gehiagok jotzen du aukera horietara. Orrialde ugari daude bidaia agentzia asko ordezkatzeko bidean daudenak, hoteleko erreserba batetik, baleekin txango bat erreserbatzeraino. Dena dago eskuragarri, bakoitzak bere neurrira eta gustora diseinatu dezan. Zenbait orrialde: KAYAK SKYSCANNER TRIVAGO TRIPADVISOR RUMBO LOGITRAVEL
DESKONTUAK GAZTE TXARTELA EDO IKASLE TXARTELAGAITIK
Bai Gazte Txartelak eta bai Ikasle Txartelak abantaila handiak eskaintzen dituzte bidaiatzeko orduan. Hortik aparte, izaten dira beste eskaintza batzuk ere trenean edo autobusean bidaiatzeko taldeentzat, halako adinekoentzat, joan-etorria egiteko, familia ugarientzat... Arretaz begiratu behar dira, edozein dela ere txartel mota, enpresaren datuak, data, traiektua, tarifa, kotxearen edo jarlekuaren zenbakia... Horrek ahalbidetuko dizu bidaia lasaia eta ezusteko txarrik gabea egitea eta, okerren bat gertatuz gero, erreklamatzeko eskubidea ere.
INTERRAIL BIDAIAK
Interrail sistema merke bat da, trenean bidaiatuz Europa eta Maroko ezagutzeko. Kontinentea lurraldeka zatitua dago eta horietako bakoitzean hainbat herrialde barne hartzen dira. Txartela denbora epe eta herrialde jakin batzuetarako hartzen da (konbina daitezke elkarren artean). Pasaiariek bidaia antolatzen dute eta herrialde bakoitzean zenbat denbora eman erabakitzen dute; mugitzeko askatasun handiagoa ematen du sistema honek baina ez du ostaturik eskaintzen. Prezioa lurraldeen eta bidaiariaren adinaren arabera aldatzen da. Bidai txartela erosi aurretik hobe da egon litezkeen deskontuez eta bidaiarien aseguruaz ongi informatzea.
HEGAZKINEZ
Kostu baxuko konpainiak (low cost) hegazkin txartelak eskaintzen dizkiete pasaiariei, adibidez, taxi traiektu baten prezioan. Baina, ordainez, gastuak murrizteko, pasaiari bakoitzak eraman dezakeen ekipajea askoz ere txikiagoa da, pisuko arrazoi bategatik dela ere hegaldia ezeztatu beharrean gertatzen denari, ez zaio itzultzen txartelaren ordaina eta itxaronaldi luzeak jasan behar izaten dira ekipajeak fakturatzeko eta ontziratze txartela lortzeko.
Hegazkin tarifa ekonomikoena aukeratzeak, ordea, askotan baldintza murrizgarriagoak onartu beharra ekartzen du. Dena dela, kasu hauetan ere erabiltzaileak baditu bere eskubideak, konpainiaren aldetik bete beharrekoak. Horregatik, garrantzitsua da konpainiaren baldintzak ongi irakurtzea eta beraien kopia bat inprimatzea ezusteko desatseginak saihesteko.
Bidaiatzeko motibazioak eta beste herrialde batzuetako gentearen bizimodua ezagutzeko irrika, monumentuak eta arte-lanak ikusteko, paisaia eta leku berriak ezagutzeko. Turismogunea aukeratzean, ondare ingurunea, paisaiak eta natura hartzen dituzte kontutan turistek.
Kultura/oporrak:
Lasaitu eta deskonektatu nahi izaten dute, natura- eta paisaia-ingurunea eta kultura- aberastasuna dira heuren interesekoak. Gastronomiarekin eta erosketekin gozaten dute, ez ordea arrisku ez turismo aktiboarekin.
Euskal turismoa haztekotan, nazioarteko merkatuei esker haziko da. Hori gainera lagungarria izango da Estatuko bidaiarekiko mendetasuna neurri batena murrizteko, eta bisitarien batez besteko gastua handiagoa izango da, Nazioarteko bisitarien eguneko gastua Estatuko bidaiariena baino handiagoa da.
Estatuko turismoari eta barne- turismoari eusteko estrategiak:
Estatuko turismoa eta barne turismoa ez daude nazioarteko turismoa bezain lotuta urtaroekin. Hori kontuan hartuta urtarokotasun handiko garaietan turismo mota horiek bultzatzen jarrituko da. Itzultzeko aukera sustatzea, bisitan etortzen zaizkigunen %50 itzuli egiten da.
Bidaia pertsonak toki batetik bestera joateko ekintza da, distantzia luzea eginez. Bidaia egiten duen pertsonari bidaiari deritzo. Asko izan daitezke bidaiatzeko arrazoiak: lana, nahiz ikasketak, osasun-arazoak eta aisialdia (azken honen baitan, turismoa egin, beste tokiak eta kulturak ezagutu eta esploratu nahiz atseden hartzea biltzen dira, besteak beste). Era berean, bidaiak egiteko garraiobideak denetarikoak dira: oinez, nahiz bizikletaz eta automobil, tren zein hegazkinez, besteak beste.