Alde onak eta txarrak
Turismoaren alde onak

- Herrialde hartzaileen aberastasuna handitzen du.
- Ekonomia-jarduera indartzen du; izan ere, eraikuntza suspertzen du, turisten beharrak asetzeko enpresak sorrarazten ditu (hotelak, jatetxeak, saltokiak...), eta enplegua sortzen du jarduera horietan.
- Garraio-azpiegituren hobekuntza sustatzen du, bai eta zerbitzu-hornikuntza ere.
- Landa-turismoko eremuetan, gazteen emigrazioa geldiaraz dezake.
Turismoaren alde txarrak
- Turismoei lehentasuna ematen zaienez, eskualdeen arteko desorekak handitu egiten dira.
- Herrialde txiroetan inbertsio handiak egiten dira, atzerriko turismoa erakartzeko; baina inbertsio horiek tokiko biztanleen oinarrizko beharrak asetzeko erabil zitezkeen.
- Turismoak sortzen duen enplegua, askotan, denboraldi baterako izaten da, lanaldi luzeak behar ditu, eta beti ez da ondo ordaintzen.
- Ingurumenaren gaineko eragin handia izan dezake, eraikinek naturagunea aldatzen baitute, zabor asko sortzen baita, kostaldeko uren kutsadura-mailak gora egiten baitu, eta abar.
- Behar-beharrezko baliabideen kontsumoak gora egiten du; esate baterako, uraren kontsumoak. Izan ere, zenbaitetan, golf-zelaietarako erabiltzen da, nekazaritzarako edo biztanleria hornitzeko erabili beharrean.
- Tokiko tradizioak desager daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario