miércoles, 8 de febrero de 2017

Bidaiari ekiteko modu merkeena

  • DESKONTUAK GAZTE TXARTELA EDO IKASLE TXARTELAGAITIK

Bai Gazte Txartelak eta bai Ikasle Txartelak abantaila handiak eskaintzen dituzte bidaiatzeko orduan. Hortik aparte, izaten dira beste eskaintza batzuk ere trenean edo autobusean bidaiatzeko taldeentzat, halako adinekoentzat, joan-etorria egiteko, familia ugarientzat...   Arretaz begiratu behar dira, edozein dela ere txartel mota, enpresaren datuak, data, traiektua, tarifa, kotxearen edo jarlekuaren zenbakia... Horrek ahalbidetuko dizu bidaia lasaia eta ezusteko txarrik gabea egitea eta, okerren bat gertatuz gero, erreklamatzeko eskubidea ere. 
  • INTERRAIL BIDAIAK
Interrail sistema merke bat da, trenean bidaiatuz Europa eta Maroko ezagutzeko. Kontinentea lurraldeka zatitua dago eta horietako bakoitzean hainbat herrialde barne hartzen dira. Txartela denbora epe eta herrialde jakin batzuetarako hartzen da (konbina daitezke elkarren artean). Pasaiariek bidaia antolatzen dute eta herrialde bakoitzean zenbat denbora eman erabakitzen dute; mugitzeko askatasun handiagoa ematen du sistema honek baina ez du ostaturik eskaintzen. Prezioa lurraldeen eta bidaiariaren adinaren arabera aldatzen da. Bidai txartela erosi aurretik hobe da egon litezkeen deskontuez eta bidaiarien aseguruaz ongi informatzea. 

  • HEGAZKINEZ
Kostu baxuko konpainiak (low cost) hegazkin txartelak eskaintzen dizkiete pasaiariei, adibidez, taxi traiektu baten prezioan. Baina, ordainez, gastuak murrizteko, pasaiari bakoitzak eraman dezakeen ekipajea askoz ere txikiagoa da, pisuko arrazoi bategatik dela ere hegaldia ezeztatu beharrean gertatzen denari, ez zaio itzultzen txartelaren ordaina eta itxaronaldi luzeak jasan behar izaten dira ekipajeak fakturatzeko eta ontziratze txartela lortzeko.


Hegazkin tarifa ekonomikoena aukeratzeak, ordea, askotan baldintza murrizgarriagoak onartu beharra ekartzen du. Dena dela, kasu hauetan ere erabiltzaileak baditu bere eskubideak, konpainiaren aldetik bete beharrekoak. Horregatik, garrantzitsua da konpainiaren baldintzak ongi irakurtzea eta beraien kopia bat inprimatzea ezusteko desatseginak saihesteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario